XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

28) BARDEAK-LOMA NEGRA: 45km, 4or., desn.540m, Nahi. Zaila, gainean joateko gai %98

Tuteratik Ejearako errepidean dagoen Santa Margaritako harratean, bada pista handi bat bi zatitan igotzen dena Loma Negrako (Bardeetako punturik gorena) ordekara.

Plana delako honen zati handi bat zeharkatu ondoren, ustekabean azalduko zaigun jaitsiera bati ekingo diogu inguru galdu honetatik, Bardeetako Kanalera heldu asmoz.

Segidan haritz berdez osatutako baso batetik joango gara malda luze batean gora eta labarrak hasieran ekialdetik eta ondoren iparraldetik inguratzen dituen aragoiar pistara helduko gara.

Ekaitza sortuz gero, Santxo Abarkaren pista izango da ibiltzeko gai geratuko zaigun bakarra.

Posible izango da zirkuitu hau osatzea hurrengo ibilbidearekin uztartuz, Valdenovillasko Sakana deskubritzera joateko: 10. kilometroan 29. ibilbidearen 5. puntura helduko gara.

Sakan ederraren zati bat egin ondoren, Cuesta de Farique delakotik igoko gara (2-3-4 puntuak), 6 km eta 280 m gehiago izango direlarik.